miércoles, 2 de marzo de 2011

BADATOR KORRIKA !

Informazioa honetatik esteka lortu dut.



1. Korrika, AEK-k antolatuta, Euskal Herri osoan zehar egiten duen euskararen aldeko lasterketa erraldoia da.
2. Gure hizkuntzaren aldeko kontzientzia suspertzea eta gau-eskola zein euskaltegien eguneroko lana indartzeko dirua biltzea ditu helburu.
3. 1980an Euskal Herria Oñatitik Bilbora zeharkatu zuen 1. Korrika antolatu zenetik, euskararen alde antolatzen den ekitaldirik jendetsuena eta garrantzitsuenetakoa da.
4. Ordudanik 16 Korrika eta 30 urte igaro dira.
5. 2011ko apirilaren 7an hasita, 11 egunez eta gelditu gabe, Euskal Herria zeharkatuko du hamazazpigarrenez Korrikak.
6. GASTEIZ, apirilak 14 (osteguna), 18:00.
7. AEK-k, euskararen berreskuratzea eta Euskal Herriaren berreuskalduntzea xede duen erakundeak.
8. Euskara maite duena, ikasten eta erabiltzen duena.
9. Hizkuntza baten biziraupenerako beharrezkoa da hiztunek erabiltzen jarrai dezaten eta seme-alabei erakuts diezaieten baldintza egokiak sortzea.
10. -> Zure herrian edo auzoan eratuko den Korrika batzordean parte hartuz.

-> Korrika kulturalak antolatuko dituen ekitaldietan agertuz.

-> Korrikaren web-gunea bisitatuz (www.korrika.org) eta Korrikaren aldeko sare sozialetan parte hartuz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario